2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
2014. urteko ordenantza fiskalen tarifetako aldaketak. Behin betiko onespena
Udalak, 2014ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ondotik adierazten diren ordenantza fiskaletan. 2014ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 27an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horietako aldaketak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.
2015ERAKO ALDAKETA ORDENANTZA FISKALETAN
1. Ordenantza, Eskola garraioaren erabilera arautzen duena.
Zerbitzua arauturik indarra duen ordenantza honela aldatuko da:
Beste herri batzuetara irakaskuntzako kurtsoak egitera joaten diren ikasleek ezin izanen dute eskola garraioa erabili, baldin eta kurtso horiek egiten ahal badituzte Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoan.
Leitzan erroldatuta dauden erabiltzaileek ordaindu beharreko tasa 1.400 eurokoa izanen da.
2. Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituena:
Horma-hilobiak:
–Hamar urteko luzapena: 301,00 euro.
B.–Kolunbarioak:
–Hamar urteko luzapena: 301,00 euro.
3. Ordenantza fiskala, Musika Eskolako tasak arautzen dituena.
Musika Eskola:
A.–2014-2015eko ikasturteko kuotak.
–Irurtzungo, Imozko, Ollarango, Arakilgo eta Itzako ikasleak: 37,00 euro irakasgai bakoitzeko hilean.
–Irurtzungo, Imozko, Ollarango, Arakilgo eta Itzako ikasleak, familia ugarikoak badira edo familia bateko bigarren kideak badira. 22,00 euro irakasgai bakoitzeko hilean.
Gainerako ordenantzak eta tasak 2014rako onetsitakoak bezalakoak dira.
Irurtzunen, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.
Iragarkiaren kodea: L1502288