2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
2014ko aurrekontuetako aldaketak. Behin betiko onespena
Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2015eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu gehigarria.
Kontu-saila: 1 420 48002. Ikasketetarako laguntzak.: 12.200,00 euro.
Finantziazioa: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.200,00 euro.
Kreditu gehigarria.
Kontu-saila: 1 581 69004. Oihangintzako jarduketak: 24.102,13 euro.
Finantziazioa: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 24.102,13 euro.
Erroibarren, 2015eko otsailaren 11n.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1502327