2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
BBBPBko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2015eko otsailaren 12an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBBEP) aldaketa puntuala, 120. etxesaileko 210. lurzatiaren esparrurako, Cayo Escuderok sustaturik; hala, lurzatiaren hirigintza fitxa eta katalogoaren fitxa honako hauek izanen dira:
Hirigintza fitxa:
120. etxesaila, 210. lurzatia, Miguel Escudero Arevalo kalea, 42.
Eremua: A1 eremua.
Hirigintzako araubidea: Kontserbazioa.
Katalogazioa: 2. gradua.
Eraikuntza urtea: XVIII.
ERAIKUNTZAREN BALDINTZAK | EGUNGOA | PROPOSAMENA |
Lurzatiaren azalera | 1.611,00 m² | 1.776,29 |
Azalera okupatua | 341,00 m². | 259,03 m² |
Azalera librea | 1.270,00 m² | 1.517,26 m² |
Solairu kopurua | B+III | |
Teilatu-hegalaren garaiera | 12,80 m | |
Beheko solairuaren garaiera | 3,50 m | |
Beheko solairuaren erabilera | Bizitegia | |
Goiko solairuen erabilera | Bizitegia | |
Oharrak:
Zenbait garaitako eraikinen multzoa, XVIII. mendeko “Etxe Nagusiaren” inguruan, zeinaren trazaduran eskailera nagusia mantentzen baita. XIX. mendean handitu eta birmoldatu egin zen.
Adobezko atala oso egoera txarrean dago, baina lehen solairuko aretoak ongi kontserbatuta daude.
Sotoak ere interesgarriak dira.
Etxearen adreiluzko teilatu-hegala neomudejarra da, azken birmoldaketaren garaikoa (XIX. mendea).
Atzealdean, San Francisco kale aldera, Corellako harresiaren horma-atal bat dago, nahiko andeatua.
Lurzatiaren gainerakoa UE-4 exekuzio unitatearen barruan dago.
Edozein esku-hartzeren aurretik lan arkeologikoa eginen da.
Katalogotik kanpo daude lurzatiaren barneko ondorengo eraikin erantsiak, eta katalogatuta, berriz, “Etxe Nagusia” eta haren eraikin erantsia, bien fatxadak Miguel Escudero kale aldera ematen dutela; horien hirigintza araubidea “Kontserbazioa” da eta katalogazioa “2. gradua”. Eraikin horiek planoan zehaztuta daude.
Katalogotik kanpoko eraikinek “Antolamendutik kanpokoen” araubidea izanen dute. Horiek eraitsiz gero geratuko litzatekeen orubea eraikiezina izanen litzateke.
Katalogoaren fitxa:
2. gradua, 120. etxesaila, 210. lurzatia, Miguel Escudero Arevalo kalea, 42.
Escudero etxea:
Lurzatiaren azalera: 1.776,29 m².
Azalera okupatua: 259,03 m².
Azalera eraikia, guztira: 1.036,12 m².
Zenbait garaitako eraikinen multzoa, XVIII. mendeko hasierako etxe nagusiaren inguruan, zeinaren trazaduran eskailera nagusia mantentzen baita.
XIX. mendean handitu eta birmoldatu egin zen multzo osoa.
Adobezko atala oso egoera txarrean dago, baina lehen solairuko aretoak oso ongi kontserbatuta daude. Antzinako etxearen azpiko sotoak ere interesgarriak dira.
Etxearen adreiluzko teilatu-hegala neomudejarra da, azken birmoldaketaren garaikoa (XIX. mendea).
Atzealdean, San Francisco kale aldera, Corellako harresiaren horma-atal bat dago, nahiko andeatua.
Katalogotik kanpo daude lurzatiaren barneko ondorengo eraikin erantsiak, eta katalogatuta, berriz, “Etxe Nagusia” eta haren eraikin erantsia, bien fatxadak Miguel Escudero kale aldera ematen dutela; horien hirigintza araubidea “Kontserbazioa” da eta katalogazioa “2. gradua”. Eraikin horiek planoan zehaztuta daude.
Katalogotik kanpoko eraikinek “Antolamendutik kanpokoen” araubidea izanen dute. Horiek eraitsiz gero geratuko litzatekeen orubea eraikiezina izanen litzateke.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1502446