1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetarako hautaproben kalifikazio epaimahaiaren bi erabakiren aurka. 2017ko abuztuaren 11n eta 30ean argitaratu ziren; lehenak argitara eman zuen oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaroan onartutako izangaien zerrenda, eta bigarrenak hura zuzendu zuen.
Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetarako izangaien bi zerrenda, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratazioak egiteko, hautaproben bidez osatzeko deialdian, Jesús Royo Iturrate jaunak eta Blanca Angulo Muñoz andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte kalifikazio epaimahaiaren 2017ko abuztuaren 11ko erabakiaren aurka; horren bidez argitaratu zen oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaroan onartutako izangaien zerrenda. María Asunción Marín Gurrea andreak eta María Victoria Zapatel Ilincheta andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte kalifikazio epaimahaiaren 2017ko abuztuaren 30eko erabakiaren aurka; horren bidez zuzendu zen onartutako izangaien zerrenda. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 202/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2017ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2017ko irailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1711079