2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udalak, 2014ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. 2015eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 5ean. Jendaurreko epea amaiturik, Udalak, 2015eko otsailaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen, erabateko gehiengoa zuela, behin betiko onestea. Hona hemen aurrekontuaren egitura laburtua, kapituluen arabera:
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Zuzeneko zergak | 948.689,74 |
2 | Zeharkako zergak | 105.000,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak | 414.620,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 715.890,00 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: Herrilurrak | 7.700,00 |
7 | Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak | 185.000,00 |
GUZTIRA | 2.376.899,74 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Langileria gastuak | 490.905,24 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 1.077.756,20 |
3 | Finantza gastuak | 21.000,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 361.238,30 |
6 | Inbertsio errealak | 212.000,00 |
7 | Kapital transferentziak | 10.000,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 204.000,00 |
GUZTIRA | 2.376.899,74 |
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Gazolatzen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1502286