35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2015eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1502275