35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntual
xehakatua, Oteitzako UR-6 unitatean.
Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2015eko otsailaren 3an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Oteitzako UR-6 unitatean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1502249