35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Egiturazko aldaketa Berriobeitiko Udal Planean, Muskildako industrialdeari dagokionez.
Behin-behineko bigarren onespena

Berriobeitiko Udalak, 2014ko otsailaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planean, Muskildako industrialdeari dagokionez (Berriobeitiko industriarako BPI-1 unitatea). Hura 2014ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua aplikaturik, espedientea jendaurrean egon zen hilabetez; epe horretan sei alegazio aurkeztu zitzaizkion egiturazko aldaketari.

2014ko ekainaren 3an egin bilkura arruntean, alegazioei buruzko txostena onesteko erabakia hartu zen, eta orobat behin-behinekoz onestea egiturazko aldaketa Berriobeitiko Udal Planean, Muskildako industrialdeari dagokionez (Berriobeitiko industriarako BPI-1 unitatea), 2014ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 19an.

35/2002 Foru legearen 70.9 artikuluan xedatua aplikaturik, berriz ere jendaurrean jarri zen hilabetez, berriro behin-behineko onespena eman aurretik. Epe horretan lau alegazio aurkeztu zitzaizkion eta, era berean, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentuak txosten bat eman zuen. Horregatik, dokumentu bat prestatu da, aurrekoarekin konparatuta funtsezko aldaketak biltzen dituena.

2015eko otsailaren 3an egin bilkura arruntean, alegazioen gaineko txostena onetsi zen, baita Berriobeitiko Udal Planean egiturazko aldaketa egiteko behin-behineko bigarren onespena ere, Muskildako industrialdeari dagokionez (Berriobeitiko industriarako BPI-1 unitatea). Horrenbestez, 35/2002 Foru Legearen 70.9 artikuluari jarraikiz, dokumentu berria jendaurrean eduki behar da hilabetean, berriro behin-behineko onespena eman aurretik.

Berriobeitin, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1502248