2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Plan Berezia, Aroztegin turismoko kanpalekua ezartzeko. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2015eko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Aroztegin turismoko kanpaleku bat ezartzeko Plan Berezia, Alfonso Serrano Pérez Nievas, Marta Gastón Valenzuela, Fernando Arriazu Liberal eta Marisol Calzado Onieva sustatzaileek aurkeztutako dokumentazioarekin eta espedientean dauden txostenekin bat. Orobat erabaki zen hura jendaurrean edukitzea hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Eritze Atetzen, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1502444