35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontuko 17/2014 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 17/2014 espedientea, 2015eko urtarrilaren 28an aldatua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraituz, 2014ko abenduaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Gastuak handitzea:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 4250 48901

Ikastolarako ekarpena

7.000,00 euro

Guztira

7.000,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail hauen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 4321 22713

Arkitektoaren zerbitzuak

2.764,00 euro

1 3130 202

Arropa banatzeko lonjaren errentamendua

1.000,00 euro

1 4620 48201

Lankidetza sozialeko proiektuak

1.000,00 euro

1 5810 13111

Aldi baterako ordainsariak, mendiak

2.236,00 euro

Guztira

7.000,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2015eko otsailaren 6an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1502276