35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, azaroaren 12ko 108/2014 Foru Dekretuarena. Haren bidez eraikinen ebaluazio txostena arautu zen.

Azaroaren 12ko 108/2014 Foru Dekretuko testuan (2014ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an argitaratua) akats bat egin dela oharturik, foru dekretu horri dagokion akats zuzenketaren bidez zuzentzen dira.

12.638. orrialdean, 2. zutabean, lehen xedapen gehigarriko lehenbiziko lerroaldean, honako hau dioen lekuan: “50 urte edo gehiago dituzten etxebizitzen zaharberritze babestuaren behin-behineko eskabidea 2015eko uztailaren 1etik aurrera aurkeztuz gero, Eraikinaren Ebaluazio Txostenaren kopia aurkeztu beharko da.”, honako hau behar du: “50 urte edo gehiago dituzten etxebizitzen eraikinen zaharberritze babestuaren behin-behineko eskabidea 2015eko uztailaren 1etik aurrera aurkeztuz gero, Eraikinaren Ebaluazio Txostenaren kopia aurkeztu beharko da.”

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1501622