83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2014ko martxoaren 24ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan horiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Sorladako Bake Epaitegia: José María Barbarin Zabaleta jauna (NANa: 29.153.650-T) eta María Carmen Asensio Álvarez de Eulate andrea (NANa: 15.778.277-R), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.– Mendabiako Bake Epaitegia: José Antonio Sainz Sainz jauna (NANa: 37.710.817-V) eta Blanca Nieves del Barrio Sáenz andrea (NANa: 16.006.851-R), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Berbintzanako Bake Epaitegia: Francisco Antonio de Esteban Teres jauna (NAN zenbakia: 72.629.427-G), ordezko bake epaile.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 24an.–Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1406006