34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2015erako plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2015. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.

4.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1501972