32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

887/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ikastetxe itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak ematen dizkiena urriaren 28ko 569/2013 Ebazpenaren bidez 2013-2014 ikasturterako baimendu ziren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programek sortutako gastuetarako, eta diru-laguntza horien 2014ko irailetik abendura bitarteko ordainketa egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ondoren duen erredakzioaren arabera, 39.3 artikuluak dioenez, hezkuntza sistemaren lanbide heziketaren zikloak hiru dira: Oinarrizko Lanbide Heziketa, erdiko maila eta goiko maila; modulukako antolamendua du, iraupena aldakorra, eta lanbide eremu bakoitzerako eduki teoriko-praktiko egokiak biltzen ditu. 41.1 artikuluak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko eta onartua izateko baldintzak arautzen ditu, eta 42.1 artikuluak dio hezkuntzako administrazioei dagokiela lanbide heziketako irakaskuntzen eskaintza programatzea. Bestetik, artikulu horrexen 4. puntuan, irakaskuntza horien funtsezko aspektuak zehazten dira: barneko egitura, irizpide pedagogikoak, Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalarekiko baliokidetzak, iraupena eta ikasleen iraunkortasuna.

Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduak arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu, hamalau oinarrizko lanbide titulu onetsi, eta haien oinarrizko curriculumak finkatu. Dekretu hori oinarrizko arau-erreferentea bihurtu da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen funtsezko aspektuei dagokienez: irakaskuntza horien antolamendua, lanbide heziketako titulu eta moduluen egitura, modulu motak, moduluetarako sarbidea eta harrera, oinarrizko lanbide tituluen ondorioak eta irakaskuntza horien ezartzea.

Laugarren xedapen gehigarrian, lanbide heziketako beste hezkuntza-programa batzuk aipatzen ditu hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat. Lehen atalak dioenez, berariazko premiak dituzten ikasleei jarraipena eskaintzearren hezkuntza administrazioek lanbide heziketako beste eskaintza batzuk ezarri eta baimendu litzakete, haien beharretara egokituak. Programa hauen barrenean, batera egoten ahal dira oinarrizko lanbide titulu baten lanbide moduluak eta ikasleen beharretara egokitzeko sortutako prestakuntza moduluak. Prestakuntza osagarri honek modulukako egitura izanen du, eta helburuek ikasketa emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztuta egon beharko dute, indarra duen araudian ezarritakoari jarraituz betiere. 3. atalean ezarria dago programa horien iraupena aldatzen ahal dela programen kolektibo hartzaileen beharren arabera. Lanbide heziketako programa hauek “Lanbide lantegiak” izenarekin garatuko dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta ikasturte bat iraunen dute.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 293/2014 Ebazpenaren eta uztailaren 17ko 349/2014 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bigarren kurtsoak, Onarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegiak ezartzeko, 2014-2015 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Martxoaren 18ko 169/2014 Ebazpenaren bidez, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoak luzatu ziren 2014. urterako.

Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion beharrezkoak diren diru-laguntzak zuzenean eman zitzan, Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetako eta ikastetxe itunduetako Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bigarren kurtsoak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegiak finantzatzeko, 2014-2015 ikasturterako, hain zuzen ere ekainaren 30eko 293/2014 Ebazpenaren eta uztailaren 17ko 349/2014 Ebazpenaren bidez baimendutako irabazi-asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe itunduetan ematen direnetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak ematea, 2014-2015 ikasturtean martxan diren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bigarren kurtsoek, Oinarrizko Lanbide Heziketak eta Lanbide Lantegiek sortutako gastuetarako; guztira, 2.009.772,11 euro dira.

3. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan ageri diren ikastetxeei moduluaren %40 ordaintzeko baimena ematea, 960.952,02 euro alegia, 2014. urtera luzatutako 2012ko ekitaldiko aurrekontuko “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak” izeneko 410003 41140 4811-322E00 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40005858).

Gainerakoa, 1.048.820,09 euro, 2015eko urtarriletik abuztura bitartekoa, bi zatitan ordainduko da (%45 –688.463,04 euro– eta %15 –360.357,05 euro–, hurrenez hurren), horretarako 2015eko ekitaldiko aurrekontuan ezartzen den kontu-sailaren kargura.

4. Diru-laguntza honen helburua da Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bigarren kurtsoak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegia dohainik egin ahal izateko aukera ematea. Hortaz, diru-laguntza kontzeptu hauetarako erabiliko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren erosketa eta amortizazio gastuak, eta funtzionamendu gastuak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

5. Hezkuntza Departamentuak, egokia iruditzen zaionean, beharrezkotzat jotzen dituen ikuskatze lanak eginen ditu, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen, Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Lanbide Lantegien garapen egokia bermatzeko. Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetan sartzen utzi beharko die entitate onuradunak, baita behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere.

Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak, programa indarrean den aldian, konpromisoa hartuko du ikasleak onartzeko arauak eta Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen, Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Lanbide Lantegien funtzionamenduari buruzko alderdiak betetzeko.

6. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasunerako betebeharra bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek suertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasunari lotutako betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten den egunetik hasita; bestela, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskakizun hori gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko deklarazio bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen den diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuan, 2015eko otsailaren 20a baino lehen:

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean dagoela ziurtatzen duena.

Eta 2015eko urriaren 15a baino lehen, beste hauek:

1.–Hezitzaileen gastuen frogagiriak.

Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izanarena, haien izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazita.

Langileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta dagozkion zerbitzuak emateko kontratua.

2.–Entitatearen inbentarioan diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren ziurtagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen gastu eta diru-sarreren kontuak onartzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru-laguntza murriztea.

8. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

9. Ebazpen hau eta eranskina igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko abenduaren 31n.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzak, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen bigarren kurtsoetarako. 2014-2015 ikasturtea

IFZ

IKASTETXE ITUNDUAK

2. KURTSOA
TALDEAK

HEZK. DEP. DIRU-LAG. %

2014

2015

DIRU-LAGUNTZA, GUZTIRA

MODALITATEA: OINARRIZKOA ETA LANBIDE LANTEGIAK

ORDAINKETA %40

ORDAINKETA %60

IKASTETXEA

PROGRAMA

R3100240E

SALESIANOS (Iruña)

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea (oinarrizkoa)

1

35.472,88

53.209,33

88.682,21

Oinarrizko Industria grafikoko laguntzailea (oinarrizkoa)

1

33.469,61

50.204,42

83.674,03

Soldadurako eta metal arotzeriako laguntzailea (oinarrizkoa)

1

32.022,41

48.033,62

80.056,03

GUZTIRA

100.964,90

151.447,37

252.412,27

R3100011J

SANTA CATALINA LABOURE (Iruña)

Bulegoko laguntzailea eta oinarrizko informatika (oinarrizkoa)

1

29.790,64

44.685,97

74.476,61

GUZTIRA

4

130.755,54

196.133,34

326.888,88

DENA
IFZ

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

2. KURTSOA
TALDEAK

HEZK. DEP. DIRU-LAG. %

ORDAINKETA %40

ORDAINKETA %60

DIRU-LAG.
HEZKUNTZA

MODALITATEA: OINARRIZKOA, LANBIDE LANTEGIAK ETA LANBIDE LANTEGI EGOKITUAK

IKASTETXEA

PROGRAMA

G31725484

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Igeltserotzako estalduretako laguntzailea (oinarrizkoa)

1

45.423,93

68.135,90

113.559,83

R3100108D

PUENTE ikastetxea (Gares)

Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea (oinarrizkoa)

1

34.680,44

52.020,65

86.701,09

G71005235

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea (oinarrizkoa)

1

35.039,59

52.559,39

87.598,98

GUZTIRA

3

115.143,96

172.715,94

287.859,90

ORDAINDU BEHARREKOA, GUZTIRA

245.899,50

368.849,28

614.748,78

Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00 “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak”.

II. ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketarako diru-laguntzak. 2014-2015 ikasturtea

IFZ

IKASTETXE ITUNDUAK

TALDEAK

2014
%40

2015
%60

DIRU-LAGUNTZA

IKASTETXEA

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA, HONAKO HONETAN:

F31229545

I.T.C. CUATROVIENTOS (Iruña)

Merkataritza zerbitzuak

1

30.834,12

46.251,19

77.085,31

R3100063A

MARIA INMACULADA (Iruña)

Administrazio zerbitzuak

1

31.056,56

46.584,85

77.641,41

R3100240E

SALESIANOS (Iruña)

Arte grafikoak

1

32.700,81

49.051,23

81.752,04

Elektrizitatea eta elektronika

1

32.801,84

49.202,77

82.004,61

Fabrikazioa eta muntaketa

1

32.878,29

49.317,44

82.195,73

GUZTIRA

98.380,94

147.571,44

245.952,38

R3100011J

SANTA CATALINA LABOURE (Iruña)

Administrazio zerbitzuak

1

31.056,56

46.584,85

77.641,41

G80468416

‘’Fund. LAB. DE LA CONSTRUCCIÓN’’ (Uharte)

Eraikinak zaharberritze eta mantentzea

1

33.824,58

50.736,86

84.561,44

GUZTIRA

7

225.152,76

337.729,19

562.881,95

IFZ

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

TALDEAK

%40

%60

DIRU-LAGUNTZA

IKASTETXEA

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA, HONAKO HONETAN:

G31725484

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Eraikinak zaharberritze eta mantentzea

1

33.824,58

50.736,86

84.561,44

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Nekazaritzako lorazaintza eta landare-konposizioak

1

31.099,16

46.648,73

77.747,89

GUZTIRA

64.923,74

97.385,59

162.309,33

R3100108D

PUENTE ikastetxea (Gares)

Sukaldaritza eta jatetxeak

1

32.846,02

49.269,02

82.115,04

G71005235

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Zurgintza eta altzarigintza

1

32.781,13

49.171,70

81.952,83

GUZTIRA

4

130.550,89

195.826,31

326.377,20

ORDAINDU BEHARREKOA, GUZTIRA

355.703,65

533.555,50

889.259,15

Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00 “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak”.

III. ERANSKINA

Diru-laguntzak lanbide lantegietarako. 2014-2015 ikasturtea. (410003-41140-4811-322E00 kontu-saila)

IFZ

IKASTETXE ITUNDUAK

TALDEAK

MODULUA

2014
%40

2015

IKASTETXEA

PROGRAMA

B31220064

“C.T. CARLOS III” (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

1

77.641,41

31.056,56

23.305,69

G80468416

‘’Fund. LAB. DE LA CONSTRUCCIÓN’’ (Uharte)

Igeltserotzako laguntzailea

1

84.561,44

33.824,58

12.684,21

GUZTIRA

2

64.881,14

35.989,90

IFZ

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

TALDEAK

MODULUA

2014
%40

2015

IKASTETXEA

PROGRAMA

G31279961

LANTXOTEGI lantegi-eskola (Berriozar)

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

1

84.561,44

33.824,58

12.684,21

LANTXOTEGI lantegi-eskola (Berriozar)

Lorezaintzako laguntzailea

1

77.747,89

31.099,16

11.662,18

GUZTIRA

64.923,74

24.346,39

G31725484

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Zurgintzako laguntzailea

1

81.952,83

32.781,13

12.292,93

G31830417

“ELKARTE” Fundazioa (Iruña)

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

1

82.195,73

32.878,29

12.329,36

G31780562

ETXABAKOITZ lantegi-eskola fund. (Iruña)

Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako laguntzailea

1

82.004,61

32.801,84

12.300,70

ETXABAKOITZ lantegi-eskola fund. (Iruña)

Zurgintzako laguntzailea

1

81.952,83

32.781,13

12.292,93

ETXABAKOITZ lantegi-eskola fund. (Iruña)

Ile-apainketako laguntzailea

1

81.443,22

32.577,29

12.216,48

GUZTIRA

98.160,26

36.810,11

G71005235

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Sukaldeko laguntzailea

1

82.115,05

32.846,02

12.317,26

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Iturgintzako laguntzailea

1

82.195,73

32.878,29

12.329,36

GUZTIRA

65.724,31

24.646,62

GUZTIRA

9

294.467,73

110.425,41

ORDAINDU BEHARREKOA, GUZTIRA

359.348,87

146.415,31

Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00 “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak”

359.348,87

146.415,31

F1501134

Iragarkiaren kodea: F1501134