6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
LESAKA
Jakinarazpen ediktua
Alkatetzaren 42/2015 Ebazpena, ilbeltzaren 29koa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.
42/2015 Ebazpena, ilbeltzaren 29koa, Lesakako Udaleko 1. alkateordeak emana, jarduneko alkate gisa, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.
Ikusirik Iratxe Echarte Alzurik aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten den pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, ez delako bizi erroldatuta dagoen etxean:
–Nick Anderson Isaza Valencia, 49575484L NANa duena.
Kontuan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.
Ebatzi dut:
1.–Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.
2.–Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazi ahalko duela. Azken kasu honetan, egoki iruditzen zaizkion dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.
Lesakan, 2015eko otsailaren 10ean.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.
Iragarkiaren kodea: L1502228