32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1361/2014 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1361/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Gestión Asistencial Ribera SLri zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2015eko martxoaren 3ko 11:30ean ager dadin Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairua) eginen den judiziora, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1500762