32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

108/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko 3 lanpostu, D maila edo taldekoak, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1355/2014 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko 3 lanpostu, D maila edo taldekoak, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 1803/2014 Ebazpenaren bidez deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2014ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 1803/2014 Ebazpenaren bidez deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2014ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Hautaprobak bukaturik eta epaimahaiak igorririk probak gainditu dituzten bi izangaiak izendatzeko proposamena, deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoaren ondorioz, bidezko da izendapena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Miguel Ángel Caballero Lusarreta jauna eta Arturo Iturri Malón jauna izendatzea, D mailako edo taldeko mantentze-lanetako laguntzaile lanpostuan aritzeko.

2. Izendatuak D mailan edo taldean sailkatuko dira, eta plantilla organikoan maila eta lanpostu horietarako ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, eta lehendik atxikita zeuden departamentu edo erakunde autonomo berean jarraituko dute.

Mailaz igotzeko parte hartze honek ez du ezertan aldatuko interesdunek mailaz igo aurretik zuten araubide juridikoa, funtzionarioa izan, estatutupeko langilea izan edo lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko diote.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubidea utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

Izendatzen diren langileak lehengo eginkizun berberetan arituko dira, baina, horietaz gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta biharamunean sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, ulertuko da egun horretantxe jabetu zirela nor bere lanpostuaz, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

4. Ebazpen hau Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 19an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1501305