32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 3295/2014 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioagatiko 3295/2014 prozedura bideratzen ari dela, eta absolbitzeko epaia eman dela (eskura dago bulego hauetan); jakinarazten da epai hori ez dela irmoa, eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Cornel Filipacheri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Luis Jiménez Alonso.

Iragarkiaren kodea: J1500784