32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

1058/2013 judizio arrunta Ediktua

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, kontratuz kanpoko erantzukizun zibila dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari diren 1058/2013 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Gloria Castells Bassas andreak sustatu du auzia, autoetan Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatuta eta Miguel Martínez De Lecea Placer legelari jaunak lagunduta, Adrian Vidal Ruiz jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua) eta Mutua Madrileña Automovilista Sociedad de Segurosen aurka (Jaime Ubillos Minondo prokuradore jaunak ordezkatuta eta Jesús Marco Jiménez legelari jaunak lagunduta). Aipatutako autoei honako hauek metatu zitzaizkien: epaitegi honetan bideratzen ari diren 488/2014 judizio arruntaren autoak, sustatzaile bera dutena (prokuradore berak ordezkatuta eta legelari berak lagunduta), Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren aurka (Alicia Labiano Bastero Estatuaren ordezko abokatu andreak lagunduta).

Epaitza: Osorik ezesten da Gloria Castells Bassas andreak (autoetan Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatuta) Mutua Madrileña Automovilista Sociedad de Segurosen aurka (autoetan Jaime Ubillos Minondo prokuradore jaunak ordezkatuta) jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua libreki absolbitzen da prozeduran haren aurka azaltzen diren eskakizun guztietatik; prozesuko kostuak auzi-jartzaileak ordaindu behar ditu.

Osorik baiesten dira Gloria Castells Bassas andreak (Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatuta) Adrian Vidal Ruizen aurka (auzi-ihesean deklaratua) eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren aurka jarritako demandak, eta, horrenbestez, biak kondenatzen dira auzi-jartzaileari zazpi mila berrehun eta berrogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamaika zentimo (7.253,71) ordaintzera printzipal gisa; orobat, Aseguru Kontratuei buruzko Legearen 20.9 artikuluarekin bat, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordaindu behar ditu zenbateko horri dagozkion berandutza-interesak haren aurka egin zen erreklamazio egunetik; prozesuko kostuak alderdi demandatuek ordaindu behar dituzte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Eta Adrian Vidal Ruizi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1501572