32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 207/2008 epaia

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1027/2014 hitzezko judizioaren autoak (etxegabetzea, ez ordaintzeagatik-250.1.1) aztertu ditu. Auzia Eultza etorbidearen 24ko jabeen erkidegoak sustatu du Telefónica Servicios Móvilesen aurka (auzi-ihesean deklaratua), hiri errentamenduak direla-eta. Auzi-jartzaileak Carlos Hermida Santos prokuradore jauna izan du ordezkari eta Luis Beloso Gridilla legelari jauna laguntzaile.

Epaitza: Osorik baiesten da Barañaingo Eultza etorbidearen 24ko jabeen erkidegoak, autoetan Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatuta, Telefónica Servicios Móvilesen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen da suntsiarazita dagoela alderdiek eraikinaren sotoko 14. trastelekua alokatzeko sinatu zuten kontratua; alderdi demandatuak eman zitzaionean zegoen bezala itzuli beharko du trastelekua, eta ez da beharrezkoa utzarazpena egitea, giltzak itzuli zituelako. Orobat, alderdi demandatua kondenatzen da 3.524,64 euroko kalte-ordaina ordaintzera, kontratu bukatu zenetik demanda jarri arte sorrarazitakoa, gehi legezko interesak, gehi 440,58 euro hileko demanda jarri zenetik 2014ko abenduaren 30era arte; prozesuko kostuak ere alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Telefónica Servicios Móviles non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa balio izan dezan.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1501325