4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 288/2014 prozedura
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 26an.
Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 288/2014 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eskura du bulego judizial honetan. Aditzera ematen zaio prozesuan agertu eta betearazpen demandari aurka egiten ahal diola bost eguneko epean.
Eta Henrry Alcivar Rodríguez jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 26an.–Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1501406