4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 935/2013 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru-kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela.
Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
Baiesten dut Miguel Leache Resano prokuradore jaunak Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta horrenbestez auzi-ihesean den Ingrid Lorena Solarte Portocarrero kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 13.959,20 euro ematera, gehi goian aipatutako interesak, eta prozesuaren kostuak ordaintzera.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.
Eta Ingrid Lorena Solarte Portocarrerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1501410