4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 92/2014 hitzezko judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Industrias Cárnicas Eransusek eskatua Ahmed Ayouneren kontra, eta horren gaineko epaia eman dela.
Hona hemen epaitza:
Baiesten dut Elena Díaz Alvarez de Maldonado prokuradoreak Industrias Cárnicas Eransus SLren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Ayoune Ahmed kondenatzen dut demandatzaileari 3.595,11 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean.
Eta Ahmed Ayouneri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 14an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1500803