32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 227/2014 epaia

Iruñean, 2014ko abenduaren 16an.

José Antonio González González jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 568/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Segunda Agrupación Orvina Fase 704 jabeen erkidegoak sustatu du auzia, María Asunción Martínez Chueca prokuradore andreak ordezkatuta eta Elena Victoria Modrego Ochoa legelari andreak lagunduta, betebeharrak direla eta, Gridonofol Sociedad Limitadaren aurka.

Epaitza: Baiesten dut Martínez Chueca prokuradore andreak, Segunda Agrupación Orvina Fase 704 jabeen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Gridonofol Sociedad Limitadaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, entitate demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.779 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek sorrarazitako berandutza-tasa (%10 urtean, ordaindu gabeko kuota bakoitzaren mugaegunetik hura osorik ordaindu arte); prozesuko kostuak alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Gridonofol non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1501580