32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

10. poligonoko 773. lurzatiaren xehetasun azterlana,
Jofemar, S.A.k sustatua. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2015eko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea Azkoiengo 10. poligonoko 773. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jofemar, S.A.k sustatua, Azkoien-Marcillako errepidean, z.g., ezarriko den erakin berrian gehieneko lerrokadurak definitzeko.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta onetsitako dokumentuaren kopia bat igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzura, 35/2003 Foru Legearen 81.1 artikulua bete dadin.

3.–Erabaki hau eskatzaileari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2015eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1501899