32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Erriberriko Udaleko Alkatetzak, 2014ko abenduaren 11n, 845/2014 Ebazpenaren bidez atxikimendua onetsi du Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari (FACE), Erriberriko Udaleko faktura elektronikoen sargune orokorra izan dadin, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeari jarraikiz.

Beraz, delako abenduaren 27ko 25/2013 Legearen arabera, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE) izanen da Erriberriko Udaleko faktura elektronikoen sargune orokorra.

Halaber, onetsi zuen faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kentzea Erriberriko Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei.

Erriberrin, 2015eko otsailaren 4an.–Jarduneko alkatea, M.ª Josefina Pozo Silanes.

Iragarkiaren kodea: L1501885