2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2014ko abuztuaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Leitzako Udal Planean. Hirigintzako araudiaren 38, 52 eta 82. artikuluei eta Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 12. artikuluari dagokie.
Nafarroako Aldizkari ofizialean, egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean argitaraturik, inork alegaziorik batere aurkeztu gabe. Kontuan harturik Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren txostenari jarraikiz, determinazio xehakatutzat hartu dela, Udalari dagokio behin betiko onespena ematea.
Leitzako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala behin betiko onestea Leitzako Udal Planean. Hirigintzako araudiaren 38, 52 eta 82. artikuluei eta Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 12. artikuluari dagokie.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua bete beharrez.
Leitzan, 2015eko otsailaren 3an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.
ALDAKETA PUNTUALA UDAL PLANEAN
38. artikulua. “Eraikigarritasuna eta okupazioa. Egungo eraikinen zatiketa.
a) Okupazioa: azalera okupatua da eraikuntza osoaren kanpo lerroek plano horizontalean proiektaturik definitzen dituzten mugen barnean dagoena.
b) Eraikigarritasuna: azalera eraikigarriaren eta lurzatiaren, exekuzio unitatearen edo banaketa eremuren azaleraren arteko erlazioa da.
Eraikigarritasuna hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarri osorako arautzen da modu xehakatuan eta grafikoan, antolamendu planoetan, eta hirigintzako araudi partikularrean, kasu bakoitzean esleiturik lurzoruaren okupazio bat, lerrokadurak eta hiri lurzoru osorako garaiera eraikigarri orokor bat.
Unitateetan sartu gabeko hiri lurzoruaren araubidea aldatzen denetan, aplikatzekoa izanen da, udal mugape osorako, koefiziente hau: 0,5 m² sestraren gainetiko azalera eraikiaren m² bakoitzeko, bider lurzatiaren azalera.
Berdin eginen da egungo eraikuntza handitzen denean. 0,5eko koefiziente hau egungo eraikuntzaren nahiz berritik egiten denaren azalera osoari aplikatuz kontatuko da, hura zer lurzatitara lotzen den, harexen lurzoruaren azaleraren gainean eginda.
Etxebizitza bat berritik eginez gero, aurreko hiru kasuetariko edozeinetan, ulertuko da eraikigarritasuna handitu dela, halako moldez non betiere eraiki ahal izanen den gehieneko azalera eraikia 200 m² dituen eraikuntza, ez bada aski 0,5 m²/m²-koefizientea aplikatuz ateratzen den azalera eraikigarria.
c) Egungo eraikinen zatiketa: Egun hirilurzoru finkatuan diren eraikinak zatitzea onartzen da, bai eraikin katalogatuak bai erakin babestu gabeak.
Eraikin babestuak katalogatzeko fitxetan agertzen den etxebizitza kopurua ez da kontuan hartuko haien zatiketa egiteko orduan, artikulu honen bidez arautuko baita.
Artikulu hau eraikin katalogatuari eta haren lurzatiari aplikatzean, eraikina babestera eraman zuten balioak errespetatu beharko dira; beraz, Udalak, arrazoiak emanda, etxebizitza kopurua egokitu ahal izanen du, baita 38.c) artikulu honen gainerako atalen aplikazioa ere, Vianako Printzea Erakundeak aldez aurretik txostena eginda, eraikin katalogatu bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Lehendik dauden eraikinak zaharberritzeko edo eraberritzeko obretan, haien zatiketa onartuko da, familia bakarreko etxebizitza gisa nahiz eraikuntza kolektibo gisa, agindu hauek betez gero:
a) Aplikatu behar den araudia beteko da garaierei, bolumetriari, aprobetxamenduei, materialei eta abarrei dagokienez.
b) Zaharberritzen diren eraikinetan, gehienez ere etxebizitza bat onartuko da eraikuntzako 150 m² eraikitik. Eraberritzen diren eraikinetan, gehienez ere etxebizitza bat onartuko da eraikuntzako 200 m² eraikitik. 0,50 baino gutxiagoko edo gehiagoko zatikiak behera edo gora biribilduko dira, hurrenez hurren. Etxebizitzak edozein tamainatakoak izan daitezke, betiere betetzen badute bizigarritasunari buruzko Nafarroako araudia. Zatiketetan, onartuko da etxebizitza bat ateratzea solairu bakoitzean, nahiz eta azalera aurreko puntuetan adierazitakoa baino txikiagoa izan. Gutxieneko azalera 70 m² izanen da solairu bakoitzean.
c) Estalkiaren garaierak aukera ematen badu, bigarren teilatupea zertu ahal izanen da, bizitegitako erabiltzen ahalko dena, betiere betetzen baditu bizigarritasunari buruzko Nafarroako araudiaren baldintzak. Hura ez da kontuan hartuko gehieneko eraikigarritasunaren koefizientea aplikatzerakoan (hirigintzako araudiaren 38. artikulua).
d) Eraikin bat 3 etxebizitzatan edo gehiagotan zatitzen denean, beheko solairuan etxebizitzetarako erabilera osagarriak kokatuko dira (garajeak, trastelekuak etab.).
e) Garaje-aparkalekuko plaza bat aurreikusiko da etxebizitza berri bakoitzean, eraikinean bertan edo lurzati erantsian edo inguruetako beste toki pribatu batean. Aparkalekua kanpoan badago, estali gabea izanen da. Betiere ez da okupatzerik izanen lurzatiko baratze aldeak. Norberaren lurzatian, kanpoko plazen zoladura sareta modukoa izanen da, soropila hazteko aukera eman dezan.
f) Bide sarea aski dela frogatu beharko da, lurzatirako irisgarritasuna bermatzeko, oinez nahiz ibilgailuz. Hirigintzak horren premia badu, Udalak, xehetasun azterlan bat tramitaturik, zuzenketak egin ahal izanen ditu lurzatiko lerrokaduretan, bide sare publikoa hobetzearren. Horretarako, gehienez ere lurzatiaren azaleraren %10, sustatzailearen kontura urbanizatua, laga ahal izanen du erabilera eta jabari publikorako. Orobat, behartu ahal izanen du aparkatzeko espazio berriak zertzera eta doan lagatzera, erabilera eta jabari publikorako, sustatzailearen kontura urbanizatuak, eta kaletik sarbide zuzen eta irekia dutenak; zenbat eta bat, gehienez ere, etxebizitza berri bakoitzeko.
g) Udalak eraikinaren barnean garajeak zertzeko betebeharra kendu ahal izanen du, frogatzen baldin bada teknika aldetik bateraezina dela katalogazio mailarekin, irisgarritasunarekin eta abarrekin.
h) Ateratzen diren etxebizitza guztien bizigarritasuna bermatzeko behar diren hirigintza zerbitzuak nahikoak direla justifikatuko da; batez ere argindarraren eta edateko uraren hornidura eta saneamendua. Aski ez badira, zerbitzuak sustatzailearen bizkar handituko dira, horretarako beharrezkoa bada ere eremu publikoko zerbitzuen parte bat berritzea; sare publikoarekiko lotura udal zerbitzuek eta/edo enpresa hornitzaileek esaten duten tokian eginen da.
Halaber, III. tituluko (Eraikinen katagogoa) V. kapituluko 82. artikuluan (Hirigintzako fitxak), atal bat erantsi da etxebizitza kopuruaren gainean. Hona hemen:
Babesari buruzko fitxetan ezarritakoa aplikatzeari dagokionez:
Etxebizitza kopuruaren gainean:
Egungo etxebizitza kopurua handitu ahal izanen da, baita eraikin bakoitzaren babesari buruzko fitxetan agertzen den kopurua ere , araudi orokorraren 38.c) artikuluan xedatzen denarekin bat. Artikulu hau eraikin katalogatuari eta haren lurzatiari aplikatzean, eraikina babestera eraman zuten balioak errespetatu beharko dira; beraz, Udalak, arrazoiak emanda, etxebizitza kopurua egokitu ahal izanen du, baita 38.c) artikulu honen gainerako atalen aplikazioa ere, Vianako Printzea Erakundeak aldez aurretik txostena eginda, eraikin katalogatu bakoitzaren ezaugarrien arabera.
52. artikulua. “Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikinak zutitzeko arauak”.
C.–Lurzoru pribatuko eraikuntzak.
–Abeltzaintza estentsiboko eraikin, abeltegi, borda eta biltegien ezaugarriak.
a) Arau orokorrak:
Urpean gera daitezkeen aldeetan debekaturik dago edozein eraikuntza.
Eraikuntzen aurrealdeko lerrokadurak finkaren eta bidearen arteko mugatik 5 metro atzerago egonen dira gutxienez, eta finkaren mugetatik 5 metro atzerago gutxienez. Patioko itxiturak muga horietatik gutxienez 6 metrora egonen dira. Aldi berean, erregelamenduzko tartea utziko da errepideraino, eta 10 m errekaren edo errekastoaren ertzeraino.
Udalak baimena eman dezake mugetarainoko 3 m-ra murrizteko, ezarpen beharrak direla-eta. Halakoetan, bidetik hurbil dagoen fatxadatik ez da aterik edo sarbiderik egiterik izanen; aldiz, sarbidea alboko fatxada batetik zertu beharko da, aurrean maniobrarako lekua utzita.
Eraikuntzaren inguru osoan zuhaitz hostozabal autoktonoak landatuko dira.
Euri ura eraikuntzaren perimetroan biltzeko sistema ezarriko da. Euri ura dekantatu eginen da ubide publikora isuri aurretik.
b) Txabolak, baratzeko erremintak gordetzeko izan edo etxeko tegiak izateko izan, zur tratatukoak, aurrefabrikatuak edo norberak eraikiak, zur mihiztatua erabiliz horretarako; estalkia 2tik 4 isurki bitartekoa izanen da, eta teilatu-hegala zurezkoa eta teila zeramiko kurbokoa, estalkia 2tik 4 isurki bitartekoa duena. Gehienez ere 3 x 3 m izanen dira haien luze-zabalak.
Berariaz debekatzen dira tximiniak, komunak, sukaldeak eta harraskak.
Txabolak mugetatik 3 metrora eta erreketatik 5 metrora egon daitezke, ez hurbilago.
Finkak 300 m²-ko azalera izanen du gutxienez.
Erremintak gordetzeko bada, finka nahitaez baratzetako izanen da.
Etxeko tegia izateko baldin bada, azienden osasunari buruzko Nafarroako araudia bete beharko du nahitaez.
c) Estalpeek 80 m²-tik beherako azalera izanen dute. Baserri baten eranskinak izanen dira (atxiki gabeak) eta lurzati berean egonen dira. Gehienez ere estalpe bat lurzati bakoitzean. Eraikuntzari buruzko ordenantzen 58. artikuluko baldintzak beteko dituzte.
Egitura zurezkoa izanen dute, eta estalkian teila gorria edo xafla gorri edo berdea.
d) Bordak aziendategi edo/eta nekazaritzako biltegi gisa erabiliko dira, eta 80 m²-tik beherako azalera eraikia izanen dute. Eraikuntzari buruzko ordenantzen 58. artikuluko baldintzak beteko dituzte.
Lurzatiak 3.000 m² izanen ditu gutxienez.
Bordako fatxadetatiko bati estalpe atxikia erantsi ahal izanen zaio, zurez eta teilaz egina, gehienez ere 3 m-ko zabalera izanen duena. Zer fatxadari atxikitzen zaion, harena bezainbateko luzera izanen du gehienez.
e) Bazka biltegitako eraikinek 4,5 metroko garaiera izanen dute, gehienez, teilatu-hegaleraino.
Abeltzaintzako eraikinetarako adierazitako ezaugarri estetiko orokorrak izanen dituzte.
Nahitaez, irekia izanen dute alde luzeetako bat gutxienez.
Funtzionatzen ari den eta jarduera-espedientea onetsia duen abeltzaintzako eraikuntza baten osagarri gisa soilik eraiki ahalko dira, bazka gordetzeko baizik ez dira erabiliko eta ezin izanen zaie erabilera aldatu.
Haien azalera bat etorriko da hurrengo puntuan azalduko diren okupazio baldintzekin. Sekula ez dute izanen 1.200 m²-tik gorako azalera oinplanoan.
f) Abeltzaintza estentsiborako ustiategian edo abeletxean zenbait eraikin eta patio bat bildu ahalko dira.
Eraikinak angeluzuzenak izanen dira, sarrerako bide nagusiarekin paraleloak edo perpendikularrak. Teilatu-hegalak gehienez ere 5,0 m-ko garaiera izanen du zolatatik neurtuta; estalkiak bi isurki izanen ditu gutxienez, teila, xafla edo zuntz-zementu gorri edo berdez eginak; fatxadak zarpiatu eta zuriz pintatuko dira (ez dira kareztatuko) edo bestela bloke zuri edo kolore erreez edo bistako harriz eginen dira. Nabeko zorua gaur egungo lurretik 0,3 metro gorago egin ahal izanen da hezetasuna eta abarrekoak saihesteko. Bistako hormigoizko zokaloa egin daiteke.
Patioaren perimetroa zuhaitz hostotsuz hornituriko zerrendak inguratuko du; horretarako, gutxienez ere arbola 1 landatuko da 6 m-tik (patiorik ez bada ere, eraikina irizpide berari jarraituz inguratuko da); patioko hesia 2 m garai izanen da gehienez, eta sarez egina izan ahalko da edo bestela opakoa metro bateko garaieraraino, eraikinaren fatxaden antzeko akabera duena, eta gainerako gardena eta sarez egina. Patioan pentsu siloak jarri ahalko dira.
Eraikinek 300 m²-ko azalera izanen dute, gutxienez, eta 2.500 m², gehienez: eraikinak eta patioak baturik okupatzen den azalera ez da izanen 5.000 m² baino gehiago. Eraikin batetik bestera gutxienez 10 metroko tartea izanen da.
Instalazioek ura dekantatu eta arazteko beren sistema izanen dute eta ez dute ubide publikora isuriko, ustiategiari esleitutako eremuetara baizik, GOKA araudia eta osasun araudia betez.
–Debekaturik dago lurretik gora metro bat baino gehiago irteten diren ur biltegi partikularrak egitea. Ur biltegia paisaian egokitzeko, inguruan ezponda eginen da, eta hesia jarriko zaio arriskuak saihesteko.
–Eraikin guztiak paisaian egokituko dira, inguruan espezie autoktonoetako zuhaitz edo heskaiak landatuz.
–Debekatuta dago saneamenduko sare orokorrerako lotunea abeltzaintzako instalazioetan.
Artikulu honetan adierazitako okupazioa edo/eta eraikuntzen azalera gainditzen duten abeltzaintzako instalazioak baimendu ahalko dira, lurzatia urbanizatzeko eta antolatzeko proiektua tramitatuz gero. Teknikari eskudunak sinatu eta ikus-onetsiko du proiektu hori, eta xehetasun azterlana bezala tramitatuko da. Gutxienez ondokoak bilduko ditu:
a) Ustiategiaren berezitasuna justifikatzen duen memoria.
b) Antolamendu planoa, zoladurarena eta azpiegiturena.
c) Paisaiaren eta ingurumenaren babesaren planoak
g) Aurreko ataletan bildutako tipologiez eta eraikuntzarako materialez aparte, tunel motako instalazioak baimentzen dira; horiek egiteko egitura arin modularrak erabiliko dira, aurrefabrikatuak eta homologatuak, egiturako galbanizatukoak, TUTABRI edo antzeko modelokoak, alboak osorik estaliak dituztenak eta estalkia, berriz, lona plastifikatukoa, metalezko xaflakoa edo onduline berdekoa.
Estaldura jarraitua izanen da, material berekoa.
Jarduera uzten denean. instalazioa desmuntatu beharko da eta lurra lehengoratu.
Instalazio mota hau artikulu honen d), e) eta f) ataletan baimendu da, atal bakoitzeko azalerak eta garaierak errespetatuta.
ERAIKUNTZAREN GAINEKO ORDENANTZA
12. artikulua. Irizpide orokorrak.
Eraikinak tokian tokiko hiri-ingurunera egokituko dira eta, hartara, osagaiak, eraikuntzaren ezaugarriak eta materialak inguruko eraikinen arabera hautatuko dira, lehenagotik zegoenarekin bat etor daitezen. Fatxaden akaberetan kolore neutroak erabiliko dira eta inoiz ez kolore nabarmenik.
Proiektuak onestean aztertuko da jarraibide orokor hori, are ondotik etortzen diren artikuluetako irizpideetan hitzez hitz zer adierazten den erreparatu gabe ere. Udalari erakutsiko zaizkio fatxadetako akaberen koloreak, Udalak berariaz onartu eta baimendu beharko baititu. Eraikinak berritzeko edo sendotzeko obra orotan jatorrian zeuden bezala mantenduko dira honako elementu hauek guztiak: osagai artikektoniko, istoriko eta eraikuntzako osagai berezi guztiak, armarriak, teilatu-hegalak, arkuak, ateburu eta leihoburuak, harri landuak eta, oro har, Leitzako eraikuntzaren adierazpide historiko eta artistiko guztiak.
Eraikineko materialetan eta konposizioan halako batasun bat gorde beharko da eraikinak kaleko sestrarekin bat egiten duen elkargunera arte. Batasun hori egiturazko elementuetan (murru eta zutabeetan) eta eraikinaren eremu komunetan (atarietan...) gordeko da gutxienez ere, eta beheko solairuaren konposizioa bat etorriko da eraikin osoarekin.
Eraikinaren beheko solairuetako itxiturak eraikinaren gainerako itxituren material berberekin osatuko dira, solairu hori eraikinaren zokalo edo oinarri bihurtu nahi denean izan ezik, halakoetan eraikuntzako konponbide bereziak onartuko dira-eta.
Beheko solairuetako dekorazioak ez du inolaz ere itxuraldatuko bertako zuloen konposizio orokorra eta eraikinaren gainerako osaerarekin bat etorri beharko du. Merkataritzako insatalazioetako dekorazioari eta apaingarri gehigarriei dagokienez, fatxadetako beheko solairuen tratamendurako arau orokor gisa ezarri denari jarraituko zaio.
Eraikin bat egitean orube edo eraikin mugakideekin dituen mehelinak “prest” gelditu behar badute, mugakideek eraikina eginen ote duten segurua ez delako, fatxadakoen antzeko materialekin osatuko dira, fatxadarekin halako batasun bat gordez. Espresuki debekatuta dago mehelin horiek karez margotzea edo zuria edo inguruko eraikinekin bat heldu ez diren koloreak erabiltzea haiek pintatzeko.
Estalkietako materialak:
–Bizitegien eremuetan dauden eraikinetan, estalkia teila zeramika kurbo eta lauan egin ahal izanen da, izanik hura kolore gorri eta okrekoa.
–Industria eremuetan, estalkia, gainera, xafla gorri eta berdean izan daiteke.
–Erretenak kobrezkoak edo zinkekzoak izan daitezke, beren kolorean, edo xafla lakatu edo PVCkoak, eta orduan marroiak.
Iragarkiaren kodea: L1501771