32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Eslaban dagoen Santa Criz erromatar hiriko aztarnategi arkeologikoaren interes publikoa deklaratzea

Eslabako Udalak (Nafarroako Foru Komunitatea), 2014ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, betiere inguruabar edo salbuespenez ohartaraziz eta behar den akta proiektuan onetsiko dena ukatu gabe (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 206. artikuluari jarraikiz), honako hau

ERABAKI DU:

“4. Santa Criz erromatar hiriko aztarnategi arkeologikoa. Lurrak erostea.

Eslaban dagoen erromatar hiriko aztarnategi arkeologikoan dauden lursailei dagokienez, Udalak salerosketaren bidez ezin baititu erosi, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1.-d) artikuluak Udalari ematen dion desjabetze ahalmena erabiliz, aho batez honako hau,

ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.–Eslaban dagoen San Criz erromatar hiriko aztarnategi arkeologikoaren interes publikoa deklaratzea.

Bigarrena.–Aztarnategiko eremuak ukitzen dituen titulartasun pribatuko lurrak desjabetzeko espedientea hastea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean ezarritakoaren babesean.

Hirugarrena.–Hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen gaineko banakako zerrenda zehatza, Udalaren onurarako.

Laugarrena.–Adieraztea aipatutako ondasunak eta eskubideak okupatu behar direla, Nafarroako Gobernuari eskatuz horien premiazko okupazioa onets dezala, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioak aztarnategiko hondar arkeologikoak errekuperatu eta sendotzeko xedea duen diru-laguntza gastuaren konpromisotik ez kentzeko, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioak eta Eslabako Udalak 2014ko maiatzaren 29an sinatutako hitzarmenaren arabera.

Bosgarrena.–Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda hori jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, interesdunek epe horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Udalaren bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki oholean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

Zazpigarrena.–Erabaki hau ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, akatsak zuzentzeko, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen erosketa adiskidetsurako ere.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK,
BEHIN BETIKO
OKUPAZIOA (m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

Lacheta Jaúregui, Pablo eta Asier anaiak

Basiano pintorearen kalea, 12 - 3. esk.

31008 Iruñea

Lurzatiaren guztizko desjabetzea

30.941 m2

4

103

LARREAK

Eslaban, 2015eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1501897