1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4/2015 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, Ana Castillo Barcos Tolosa andrea Cascanteko notario izendatzen duena.
Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2014ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez (2014ko abenduaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) erabaki zen hutsik zeuden notariotzak betetzeko lehiaketa (2014ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez egindako deialdia), eta Ana Castillo Barcos Tolosa andreari atxikitzen zaio Cascanteko (Nafarroa) plaza bat.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.
Lege horretan xedatutakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa horren espedientea igorri du Nafarroako Gobernura.
Bidezko da, beraz, Foru Komunitatean hutsik dagoen notario postua hartuko duen izangaia izendatzea, indarra duen Notarioei buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. artikuluetan eta hurrengoetan eta Notarioen barrutien mugaketari buruzko otsailaren 9ko 173/2007 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.
Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Ana Castillo Barcos Tolosa andrea Cascanteko notario izendatzea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñeko Notarioen Elkargoari jakinaraztea.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1501509