2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, Eguesibarko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko II-A eranskina aldatzea eta epea luzatzea
Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko urtarrilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketaren deialdiko II-A eranskina egokitzea Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuko II-a) eranskinera.
1.–Deialdiko II-A eranskinaren idazketa berria.
Aipatu deialdiko II-A eranskinaren idazketa berria honako hau izanen da:
A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez. Oro har, abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren II. eranskineko A) atalean ezarritakoa aplikatuko da:
1. Nafarroako Polizia Kidego batean egindako zerbitzu urte bakoitza: 1,50 puntu urte bakoitzeko.
2. Nafarroako Polizia Kidego batean, bitarteko gisa eta deialdiko lanpostuan egindako urte bakoitzeko: 1,65 puntu.
3. Administrazio publiko baten menpeko beste segurtasun indar eta kidego batean langile finko gisa egindako zerbitzuak: abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren II. eranskineko A)-3) araua aplikatuko da.
4. Edozein administrazio publikotan Polizia Kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
2.–Epaimahaiaren osaera zehaztea. Deialdian ezartzen diren pertsonek osatuko dute epaimahaia eta, mahaikideari dagokionez,
2.–Mailaz igotzeko lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea luzatzea.
Tokiko Gobernu Batzarrean bertan erabaki da lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 28ra luzatzea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1501877