32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integraturako eta Ingurumen eraginaren adierazpenerako eskaera, Jesús María Aznar Melerok eta Carlos Fernández Ruizek (El Prado hegaztitegia) sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 0001-0038-2015-000001.

Titularra: Jesús María Aznar Melero eta Carlos Fernández Ruiz (El Prado hegaztitegia).

Jarduera: oilaskoak gizentzeko hegaztitegia.

Tokia: 5. poligonoa, 52. lurzatia.

Udalerria: Ablitas.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 21ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1501102