1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeko.
Galarko udal mugapeko Ezkirozko Noain-Ezkirozko industrialdean (G kalea, zk.g.) dagoen lursail bat zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeari dagokionez (2014ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an), iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesdunei zuzeneko esleipena 2015eko otsailaren 27an eginen dela, 09:00etan, 150.000,00 euroan gutxienez. Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 26ko hamalau eta erdietan bukatuko da.
Ondasunen besterentzea arautuko duten baldintzak aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean ezarritakoak dira.
Zuzeneko esleipenean parte hartzeko, gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua egin beharko da, hau da, 30.000,00 eurokoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: recejecu@navarra.es).
Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.
Iragarkiaren kodea: F1502119