1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
125/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.
Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidez osatuko dira ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat langileen batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialak eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak beren kideak izendatu dituzte osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzorderako.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gonzalo Morales Blánquez jauna, Belén Montes-Jovellar Rovira andrea eta Pedro Antuñano Zarraga jauna osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izatetik kentzea, eta egindako ahalegina eskertzea.
2. Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta, Jorge Francisco Alegret Solé jauna eta Gergorio Tibertio López jauna osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.
3. Gabriek Durán Urdániz jauna osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau interesdunei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) eta 57.4 artikuluekin bat.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: F1501304