32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

95/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitatea titularra duen laborategi baten instalazioa baimentzeko eskaera jendaurrean jartzeko prozedura baimentzen duena, genetikoki aldatutako 3. motako organismoekin erabilera konfinatuko jarduerak egiteko (jakinarazpenaren erreferentzia: A/ES14/l-34).

Nafarroako Unibertsitateak laborategi baten instalazioa baimentzeko eskatu dio Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari, genetikoki aldatutako bioarriskuko 3. motako organismoekin erabilera konfinatuko jarduerak egiteko (jakinarazpenaren erreferentzia: A/ES14/l-3).

Genetikoki Aldatutako Organismoen Erabilera Konfinatuei buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko erregelamendu orokorra onesten duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuaren 16. artikuluko 2.d atalean xedatutakoarekin bat, organo eskudunak jendaurrean jarriko ditu, 30 egunez, erabilera konfinatuarekin zerikusia duten komunikazioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak eta azken xedapenetan lehenak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Unibertsitatea titular duen laborategi baten instalazioa baimentzeko eskaera jendaurrean jartzea Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es), 30 eguneko epean, genetikoki aldatutako 3. motako organismoekin erabilera konfinatuko jarduerak egiteko (jakinarazpenaren erreferentzia: A/ES14/l-34).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau honako hauei igortzea: Biosegurtasunerako Batzorde Nazionaleko buruari, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Landa Garapeneko eta Oihan Politikako zuzendari nagusiari, Nafarroako Biosegurtasun Batzordeko kideei eta jardueraren sustatzaileari.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1501303