32. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

94/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, genetikoki aldatutako organismoekin jarduteko (B/ES/15/02 jarduera) eskaera jendaurrean jartzen duena.

Almidoi mailak aldatuak dituzten pataten borondatezko askapenaren jakinarazpena jaso da Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian. Helburua ez da merkaturatzea izanen, eta landa saiakuntzak eginen dira. Sustatzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologiako Institutua da. Jakinarazpenaren erreferentzia: B/ES/15/02.

Merkaturatzea ez beste helburu batekin genetikoki aldatutako organismoen borondatezko askapenari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko erregelamendu orokorra onesten duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuaren 25. artikuluko 4. atalean xedatutakoarekin bat, jarduera baimendu aurretik, organo eskudunak jendaurrean jarriko du, 30 egunez, borondatezko askapenaren proiektua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak eta azken xedapenetan lehenak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologiako Institutuak genetikoki aldatutako organismoekin jarduteko eskaera (B/ES/15/02) jendaurrean jartzea 30 eguneko epean, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoko (http://www.navarra.es/home_es/Servicios) “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau honako hauei igortzea: Biosegurtasunerako Batzorde Nazionaleko buruari, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Landa Garapeneko eta Oihan Politikako zuzendari nagusiari, Nafarroako Biosegurtasun Batzordeko kideei eta jardueraren sustatzaileari.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1501287