31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6E/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzen diona proiektu honi: behe tentsioko linea elektrikoa, energia elektrikoa eramateko Azkoiengo udal mugapeko 10. poligonoko 457. lurzatian dagoen putzura. Jesús María Osés Perfectok sustatu du.

Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela, Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Hau da proiektatutako jarduketa: behe tentsioko linea elektrikoa, Guindumar transformazio zentrotik Azkoiengo 10. poligonoko 457. lurzatira, energia elektrikoa eramateko ur putzu batera.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2014ko azaroaren 12an proiektuaren kontrako txostena egin zuen, lurzoru urbanizaezinean baimena ematearen ondorioetarako, 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan araututako prozedurarekin bat, izan ere badira beste bitarteko batzuk ponpari eragiteko, eta, lurzatian baimendutako emaria zein den kontuan hartuz, inkoherentea da eta ez dago justifikatua linea elektriko bat paratzea. Ezin justifikatu da eskatutako linea elektrikoa egitea, izan ere erabil daitezke beste energia baliabide edo iturri batzuk (eguzki panelak, multzo elektrogenoak...) putzu batetik ureztatzeko ura ponpatzeko, paisaian askoz ere eragin txikiagoa sortzen dutenak eta landalurra neurri batean urbanizatzea ekarriko ez dutenak. Gainera, eskaera ez dator bat Ebroko Ur Konfederazioak lurzatirako baimendutako emariarekin, ezta finkaren landa izaerarekin eta zabalerarekin ere.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzea proiektu honi: behe tentsioko linea elektrikoa, energia elektrikoa eramateko Azkoiengo udal mugapeko 10. poligonoko 457. lurzatian dagoen putzura. Jesús María Osés Perfectok sustatu du. Ukoaren arrazoiak azalpen zatian laburbildu dira, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2014ko azaroaren 12ko txostenean jaso dira. Txosten hori ebazpen honi erantsi zaio.

2. Uko honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Azkoiengo Udalari, Tafalla aldeko Basozaintzari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 13an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1500735