4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Lan administrazioko agintaritzaren 1287/2013 ofizioa
Pilar Zapata Camacho andrea, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintziako Zuzendaritzak eskaturik, erreklamazioagatik, Alba Cultural Siglo XXI SLren eta 35 gehiagoren kontra bideratu den Lan administrazioko agintaritzaren 1287/2013 ofiziozko prozeduraren barrenean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Enrique Sanjurjo Callado jaunari zitazioa egitea, 2015eko martxoaren 12ko 11:45ean ager dadin Expo-28an, judizioa egiteko. Bera agertzen ahalko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela-eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Enrique Sanjurjo Callado jaunari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Zaragozan, 2015eko otsailaren 2an.–Idazkari judiziala, Pilar Zapata Camacho.
Iragarkiaren kodea: J1502104