4. PROZEDURA JUDIZIALAK
VALLADOLIDEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 744/2014 falta-judizioa
Erreferentziako autoetan hartutako erabakiari jarraikiz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako honen bidez Ana Martínez Borja andreari zitazioa egiten zaio 2015eko martxoaren 17an judizio aretoan ager dadin (beheko solairuan), 10:00etan, salatu modura, maula-falta batengatik, bidegabeko jabetzarengatik eta beste iruzur batzuengatik eginen den falta judizioa egiteko. Epaiketara baliatu nahi dituen nahi adina frogabiderekin agertu beharko du. Aipatutakoak Santovenia de Pisuergan gertatu ziren 2014ko abuztuaren 23an. Nahi izanez gero, abokatuak lagundurik ere ager liteke.
Valladoliden, 2015eko urtarrilaren 26an.–Idazkari judiziala, M.ª Ángeles Muriel Bernal.
Iragarkiaren kodea: J1501794