31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 28. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula. 239/2014 prozedura

Nik, María García Ferreira andreak, Madrilgo Lan arloko 28. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Amanda Elvira Puig De Prada andreak, Elsa Álvaro Gómez andreak, Fernando Fernández Samper jaunak, Guillermo Jesús Sarmiento Arteaga jaunak, Jorge García Lázaro jaunak, Juan Bey Gómez jaunak, Lorena Joaquín López andreak, Manuel Bartoll Izquierdo jaunak eta Miguel Rodríguez Ramiro jaunak eskaturik, nahitaezko betearazpena dela-eta Smiley Entertaiment SLren kontra Lan arloko Epaitegi honetan bideratu den 239/2014 prozeduran honako ebazpen hau eman da:

–Autoa:

Madrilen, 2014ko abenduaren 19an.

–Aurrekariak:

Lehendabizikoa.–Bi alderdiek, alde batetik, Juan Bey Gómez jaunak, Lorena Joaquín López andreak, Guillermo Jesús Sarmiento Arteaga jaunak, Amanda Elvira Puig De Prada andreak, Jorge García Lázaro jaunak, Elsa Álvaro Gómez andreak, Fernando Fernández Samper jaunak eta Jesús Sarmiento jaunak, demandatzaile gisa, eta bestetik, Smiley Entertaiment SLk, demandatu gisa, bideratu duten prozedurak badu epaia, 2013ko irailaren 25ean emana, eta haren edukia argitaratuta dago.

Bigarrena.–Irmo bihurtu da aipatu titulua, eta ez da agertu kondenatuek ordaindu dutenik erabakitako kopuru likidoaren zenbatekoa, hau da, 1.021,47 euro, printzipal gisa, alderdi betearazleak 2014ko azaroaren 26ko idazkian eskatzen duena.

–Oinarri juridikoak:

Lehendabizikoa.–Epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko ahalmen jurisdikzionala legeetan eta nazioarteko tratatuetan zehaztutako Epaitegi eta Auzitegiei dagokie bakar-bakarrik (Espainiako Konstituzioaren 117. artikulua eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 2. artikulua).

Bigarrena.–Alderdi batek eskatuta abiatuko da prozedura honetako tituluaren betearazpena, epaia (LJLaren 68. eta 84.4 artikuluak), eta behin hasitakoan, ofizioz tramitatuko da, eta, horretarako, beharrezko ebazpenak eta eginbideak (LJLaren 239. art.) emanen dira.

Hirugarrena.–LJLaren 251. artikuluari jarraituz, behin-behineko berandutza interes gisa eta kostu gisa betearazten diren kopuruak ez dira, lehenengoentzat, urtebetean sorraraziko liratekeenenak baino handiagoak izanen, eta bigarrenentzat, premiamenduaren xedeko kopuru printzipalaren %10 baino handiagoak, non ez den arrazoituta besterik xedatzen.

Laugarrena.–PZLaren 551.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioz, magistratu jaunak autoa emanik, betearazpenaren erantzukizuna duen idazkari judizialak dekretua emanen du egun berean edo hurrengo egun baliodunean, aipatu aginduan aurreikusitako edukiekin. Ikusirik aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

–Xedapen zatia:

Epaia betearazteko agindu orokorra abiaraztea alderdi betearazlearen alde, hau da, Juan Bey Gómez jaunaren, Lorena Joaquín López andrearen, Guillermo Jesús Sarmiento Arteaga jaunaren, Amanda Elvira Puig De Prada andrearen, Jorge García Lázaro jaunaren, Elsa Álvaro Gómez andrearen, Fernando Fernández Samper jaunaren eta Jesús Sarmiento jaunaren alde, Smiley Entertaiment SL alderdi demandatuaren kontra. Printzipala 1.021,47 eurokoa da, eta behin-behinekoz kalkulatu diren interesak, 61,28 euro, eta kostuak, 102,1 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea.–Berraztertzeko errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztuz, jakinarazi da eta ondoko hiru egun balioduneko epean, non, ebazpenak izan litzakeen arau-hausteak alegatzeaz gain, aurkakotasuna adierazten ahalko baita, LJLaren 239.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Errekurtsogileak, Gizarte Segurantzako araubidearen onuradun den langilea ez bada, 25 euro sartu beharko ditu epaitegi honek Banco Santander entitatean duen 2526-0000-64-0239-14 kontuan.

Beraz, auto honen bidez horixe erabaki, agindu eta sinatu du Luis Martín De Nicolás Muñoz epaile magistratuak.

Eginbidea.–Jarraian, erabakitakoa bete da, eta interesdunei jakinarazi zaie LJALaren 55., 56., 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarri baliabideak erabiliz eta haietan ezarritako baldintzak betez. Fede ematen dut.

Eta Amanda Elvira Puig De Prada andreari, Guillermo Jesús Sarmiento Arteaga jaunari, Jorge García Lázaro jaunari, Elsa Álvaro Gómez andreari, Fernando Fernández Samper jaunari, Lorena Joaquín López andreari eta Juan Bey Gómez jaunari legez jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2014ko abenduaren 19an.–Idazkari judiziala, María García Ferreira.

Iragarkiaren kodea: J1501020