2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2014ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kreditu-gehikuntzen bidezko aldaketak 2014ko aurrekontuan. Kontu-sail hauei dagokie eta diruzaintzako gerakinen kontura finantzatuko dira: 5.131,91 euro 1.421.13101 kontu-sailean (Haur-hezitzaileen ordainsaria); 90,82 euro 1.581.482 kontu-sailean (Foresna Zurgaia); 1.834,32 euro 1.311.48001 kontu-sailean (Gizarte-kultur sustapenerako programa).
Jendaurreko epea 2015eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Erronkarin, 2015eko otsailaren 3an.–Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L1501865