2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE-PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Beireko eta Pitillasko Udalen zerbitzuko langileak edukitzeko Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa, 2014ko aurrekontuaren espedientearen atal gisa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz, 2015eko plantilla organikoa, 2014ko aurrekontuaren espedientearen atal gisa, jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta oholean argitara eman ondoan, espedientea azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Pitillasen, 2015eko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Sergio Fresán Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1501815