31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak. Etetea

Atarrabiako Udalak, 2014ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki du birzatitzeko eta eraikitzeko lizentzien kontzesioa etetea honako exekuzio unitate hauek osatzen duten lurralde esparruan: UCA-4 (Iongraf), UCA-5 (Zozaya), UC-17 (Errea), UCI-12 (San Andrés).

Lizentzien etendurak urtebete iraunen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Argitaratzen den egintzaren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Atarrabian, 2015eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Pedro Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1501792