2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitalditik luzatutako aurrekontuan aldaketa egiteko 01/2015 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Uharte Arakilen, 2015eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1501785