31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdi publikoa, Tuteran urte natural batean kirol jarduera puntualak antolatzeko diru-laguntzak ematen dituena

Tuterako Udalak, 2014ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura arruntean, Hezkuntzako, Gazteriako eta Kiroleko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarrien aldaketa onestea. Diru-laguntzak denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko eta kirol ikuskizun eta ekitaldiak (puntualak) Tuteran antolatzeko dira, eta aipatu aldaketaren xedea da diru-laguntzen beste lerro bat sartzea, publizitate eremuak lagatzeari begira, ustia daitezen (2014ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa).

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko otsailaren 2an egin bilkuran, Hezkuntzako, Gazteriako eta Kiroleko Informazio Batzordeak proposaturik, diru-laguntza hauek ematea erabaki zuen, aurrekontuko kontu-sail honen kargura: 4521.48204 Diru-laguntzak kirol entitateei:

Tuterako hirian kirol jarduera puntualak sustatzeko, kirol emanaldietan eta ikuskizunetan kirola egiteko nahiz ikusleen gozamenerako:

ENTITATEA

JARDUERA

DIRU-LAGUNTZA

BARDENAS ESKUBALOI TALDEA

JOAQUIN DE IRIZAR ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA

225,00 euro

LOURDES KIROL ELKARTEA

LOURDES KIROL ELKARTEA, EGUBERRIETAKO TXAPELKETA

370,00 euro

AMIMET

AMIMET ELKARTEAREN XXVI. HERRI-LASTERKETA

580,00 euro

Tuteran, 2015eko otsailaren 4an.–Gizarte Gaien Alorreko zinegotzi delegatua, Jesús Álava Sesma.

Iragarkiaren kodea: L1501858