31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Puiuko Udalaren 2014ko aurrekontu 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 1/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1. ALDAKETA 2014KO AURREKONTUAN, KREDITU TRANSFERENTZIARI BURUZKOA, TAFALLAKO GIZARTE ZERBITZUARI KUOTA ORDAINTZEKO

Gastuetako kontu-sail handitua:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

311-463

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

400 euro

Guztira, gastu goititua

400 euro

Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

314-16001

Gizarte Segurantza

400 euro

Diru-sarrerak, guztira

400 euro

Puiun, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Juan Cruz Edurza López.

Iragarkiaren kodea: L1501774