2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan baldintzei buruzko erabakian
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko abenduaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren XI. kapituluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio kolektiboa eta haien lan baldintzak zein izanen diren zehazten parte hartzea sindikatuei aitortzen zaien ordezkaritza ahalmenaren bitartez bideratuko dira; bertzeak bertze, negoziagai izanen dira lanpostuak betetzeari dagozkion gaiak, baita funtzionario publikoen ordainsari eta lan baldintzei dagozkienak ere.
Iruñeko Udaleko negoziazio-mahaiak, 2014ko abenduaren 10ean egindako bileran, erabaki zuen, ordezkari sindikalekin batera, Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzei buruzko akordioetako 18. eta 24. artikuluetan eta VI. eranskinean aldaketa egitea, aldez aurretik Segurtasun eta Osasun Batzordean onetsi baitzen, baita Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan aurreikusten diren neurriak aplikatzea ere.
Horrenbestez, erabaki da:
1. Aldaketa onestea Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzei buruzko akordioetako 18. artikuluko 2. lerroaldean, 24. artikuluan eta VI. eranskinean, Segurtasun eta Osasun Batzordeak 2014ko ekainaren 4an onetsi ondoren 2014ko abenduaren 10ean Negoziazio-Mahaiak berretsi baitzuen. Eranskinean agertzen dira.
2. Onestea Iruñeko Udalean aplika daitezela Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan aurreikusten diren neurriak.
Iruñean, 2014ko abenduaren 16an.–Zinegotzi eta Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.
Iragarkiaren kodea: L1501770