31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

5. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, Olorizko aurrekontuan 5/2014 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ERANSKINA

Olorizko Udalaren landabideen konponketa ordaintzeko MP5/2014 kreditu-transferentzia

Gastuen kontu-saila, handitua:

Kontu-saila: 2-531-21800. Izena: landabideak konpontzea. Zenbatekoa: 1000 euro.

Guztira, gastu goititua: 1000 euro.

Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:

Kontu-saila: 2-432-21800. Izena: kale eta eremuetako mantentze lanak. Zenbatekoa: 1000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1000 euro.

Oloritzen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1501835