2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
4. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, Olorizko aurrekontu luzatuan 4/2014 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
ERANSKINA
Olorizko Udalaren aholkularitza ekonomikoa
eta lan arlokoa ordaintzeko MP4/2014 kreditu-transferentzia
Gastuen kontu-saila, handitua:
Kontu-saila: 1-611-22605. Izena: laneko aholkularitza eta ekonomia arlokoa. Zenbatekoa: 500 euro.
Guztira, gastu goititua: 500 euro.
Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:
1-432-13101.–Lanik gabe dauden langileak: 500 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 500 euro.
Oloritzen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1501833