2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin 2/2014 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko 298. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
kreditu-gehikuntza.
432-60101 kontu-saila. Plaza-pilotalekua egokitzea: 10.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina: 10.000,00 euro.
Morentinen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.
Iragarkiaren kodea: L1501820