31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

2015eko zergak, tasak eta prezio publikoak

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2014ko azaroaren 26ko osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoak onetsi zituen 2015erako.

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2015erako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hona hemen zenbait zergatako ezarri diren karga-tasak:

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1. Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2. Karga eskala, tasak denbora tarteka:

1.–0-5 urte: %15.

2.–5-10 urte: %12.

3.–10-15 urte: %10.

4.–15 urtetik goiti: %8.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.–Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,22.

2.–Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,73.

Lizoainen, 2015eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1501840